Estatizazioa (estatalizazioa)


KategoriakPolitika

Estatalizazioa edo estatizazioa estatuak enpresa edo sektore baten kudeaketa ekonomikoa bereganatzea da, modu zentralizatuan eta enpresako jabe edo langileak kudeaketa horretatik baztertuz. Halaber, estatalizazioa aurrez deszentralizatuta eta autogestionatua den edozein erakunde edo arlo batean estatuaren erabateko kontrola ezarri eta erabaki-ahalmen guztia hartzea.

Maiz, estatalizazioa eta nazionalizazioa sinonimo gisa erabiltzen dira, baino bi kontzeptuen artean ñabardurak egon baduade, biak batera eta elkarri loturik agertzen badira ere. Hain zuzen, nazionalizazioak jabetza hutsari egiten dio erreferentzia (enpresa edo sektore bat nazionalizatzen da, estatua horren jabe bilakatzen denean), estatalizazioa kudeaketa soilari loturik agertzen den bitartean.

183 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.