Orokorrean, estatistikak zerbaiti buruz jasotako datu multzo homogenoak dira, behar bezala bildu, prozesatuak eta irudikatuak, ikertu beharreko fenomeno, egoera edo errealitate bati buruzko ikuspegi sinplifikatua ematen duena. Maiz, estatistikak administrazio publikoek edo estatistika erakunde publikoek jaso eta plazaratutako datu-multzo ordenatuak aipatzeko erabiltzen den izena, kasu horretan estatistika ofizialak izena erabiltzea egokiagoa den arren.
Bereizi beharra dago estatistikak eta estatistika: estatistikak datu-multzoak dira, estatistika, singularrean beti, datu horiek aztrtzen dituen jakintza-arloa den bitartean.
Loturiko artikuluak
Datu-arazketaDatu-arazketa, datu-garbiketa edo datu-depurazioa datu-multzo batean egon daitezkeen akatsak zuzendu eta, zuzendu ezin diren kasuetan, ezabatzeko prozesua da. Akatsez gainera, datu-arazketak bikoiztasun edo errepikapenak ezabatu eta osatu gabeko…
Datu bigunakDatu bigunak elkarrizketa, testigantza, jarrera-inkesta edo izaera subjektibo nabarmena duen lehen mailako iturrien bidez jasotako datuak eta informazioak dira, eta, beraz, zuzeneko behaketaren bidez bildutako datuen fidagarritasuna ez…
Estatistika (definizioa)Estatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak atzemate…