Estatistika ez-parametrikoa


KategoriakEstatistika

Estatistika ez-parametrikoa estatistikako metodo berezi batzuen multzoari ematen zaion izen generikoa da. Metodo horien berezitasunak honako hauek dira: populazioko parametroak (adibidez, populazioko batezbestekoa edo bariantza) kontuan hartzen ez dituzten metodoak dira (eta hortik ez-parametriko izena); populazioaren banaketa zehatzari buruz inongo hipotesitik abiatzen ez diren metodoak dira (eta horrela, banaketaz askeak direla esaten da, ingelesez distribution-free); eta, abantaila gisa, neurketa-eskala guztietarako, baita ordinal eta nominaletarako ere, erabil daitezkeen metodoak dira (eta ez soilik ratio- edo tarte-eskaletan, metodo parametrikoetan bezala). Bereziki, proba parametrikoetarako baldintzak betetzen ez direnean erabiltzen dira.

Metodo ez-parametrikoen abantailak haiek erabili behar izateko bete beharreko baldintza arinak, konputazio erraza, bereziki lagin-tamaina txikietarako (hain zuzen, bereziki informatika artean garatua ez zegoen garaian asmatu ziren metodo horiek), eta hala eta guztiz ere, metodo parametrikoen aldean duten antzeko zehaztasuna. Eragozpenak ere badituzte, ordea: datuetan jasotzen den informazio baliagarria alperrik galtzera daramaten metodoak izaten dira eta metodo parametrikoek baino lagin-tamaina handiagoa eskatzen dute.

 

227 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.