Erreluktantzia (latinezko reluctor hitzetik, "behin eta berriz borrokatu) pertsona edo talde batek zerbait onartu edo egiteko erakusten duen uzkurtasun, gogo txar, arbuio edo errefusa da.

Espoliazioa edo espolioa (latinezko exspolium hitzetik, "kanpotik kendu") norbaiti ondarea edo ondasunak indarrez edo modu bidegabean kentzea da, bereziki botere posizio batetik egiten denean. Bereziki ondasun komun edo publikoari buruz erabiltzen den hitza da, hala nola herriarenak diren lur, baso eta eraikin kolektiboei buruz. Espoliazioa geratzen da, adibidez, gerra bateko garaileek garaituen lurrak eta etxeak bereganatzen dituztenean. Ezker politikotik, ohikoa da pribatizazioak espoliotzat hartzea, publikoak diren enpresak esku pribatuen esku uztea, maiz interes ekonomiko pribatuak ezkutatuz. Halaber, kultur ondarearen pribatizazioari eta suntsipenari buruz ere erabiltzen da, kultur ondarea ere ondasun publikotzat hartzen denez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, plunder, despoilment, pillage.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.