Agian, esplotazioa adiera ekonomikoan (ustiapena) bilatzen ari zinen.
Esplotazioa pertsonak beste baten probetxu bidegaberako erabiltzen direnean gertatzen den egoera da, dominazioa eta zapalkuntza erabiliz. Era askotako esplotazioak daude: lan esplotazioa langileei dagokiena baino gutxiago ordaindu, behar baino laneginarazi edo kondizio txarreko lanak ematea da, segurtasun edo osasunaren aldetik; sexu esplotazioa pertsonak sexu harremanak izatera behartzea da, euren borondatearen aurka, indarkeria fisiko, psikologiko edo manipulazioa erabiliz; pertsonak hertsapena edo mehatxuak erabiliz delituak egitera behartzea, beste baten mesedetan; ...
Loturiko artikuluak
AsimilazionismoaAsimilazionismoa gutxiengo etnikoek eta immigranteek bertako kultura, hizkuntza, identitatea eta arauak bereganatzea, erabateko integrazioa alegia, sustatzen zuen ikuspuntu eta politika soziala da. Dominazioa inplikatzen duen politika da, gutxiengoak…
Soziologia (definizioa)Soziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa zientifikoa da, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta…
ZapalkuntzaZapalkuntza gizatalde baten aurkako injustizia edo bidegabekeria da, indarreango sistema politiko-ekonomikoak sustatua. Bi ezaugarri berezi ditu, beraz, zapalkuntza: ez da inbididuala, kolektiboa baizik, kolektibo horren berezko izaera eta…