Gauza baten propietatea ezinbestekoa denean gauza hori existitu eta dagokion bezala sailkatu eta izendatzeko, propietate hori esentziala dela esaten da. Propietate hori gauza existitzeko beharrezkoa ez denean, gerta…
Espiritua, historian zehar, filosofo eta eskola filosofikoaren arabera adiera desberdinak, antzekoak izan arren, izan dituen kontzeptua da. Erlijioan ere erabili da, baita ere esanahi desberdinekin, konfesioaren arabera. Orokorrean, esan daiteke espiritua entitate immateriala dela, baina aldi berean gorputza biziarazi egiten duena, adimena, arrazoimena edo kontzientzia piztuz. Antzinako Grezian, espiritu gisa itzul daitekeen nous delakoa mundu osoa betetzen duen substantzia zen. Erlijioarekin loturik, arimaren antzeko esanahia du. Ilustraziotik aurrera, berriz, giza arrazoimenarekin eta kontzientziarekin lotu da, naturaz gaindiko esanahi oro baztertuz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.