Politika makroekonomikoa herrialde bateko aldagai makroekonomikoak, hala nola inflazioa, interes-tasa, truke-tasa eta langabezia, zuzenean eraginez -maiz, haietako bat jaitsiarazi edo igoraraziz, beste batean bilatzen den fektua lortzeko- gobernuak…
Espioitza pribatua, babespekoa eta sekretua den eremu batetik informazioa eskuratzeko asmoarekin burutzen diren jarduera eta ekintzen multzoa da. Orokorrean, espioitza erakunde, enpresa eta estatuek burutzen dute, guztiz garrantzitsua eta erabakiorra den informazioa eskuratzeko, etekin handiak eskuratze aldera edo norberaren segurtasunaren alde. Informazio sekretua eskuratzeaz gainera, espioitza bera ere sekretua da, garrantzitsua baita eskuratzen den informazioaren balioa atxikitzeko, informazioaren jabea espiatuta dagoela ez konturatzea; horregatik, sarri espioitza legetik at eta gardentasunik gabe, eta batzuetan guztiz ilegalki, burutzen den jarduera da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, espionaje.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.