Espezismoa


KategoriakFilosofia

Espezismoa gizakiek eta beste izaki bizidunek espezie batekoak edo bestekoak izateagatik estatus moral eta eskubide ezberdinak dituztela baieztatzen duen jarrera etikoa da, hau da, espeziearen araberako diskriminazio eta aurreiritzi morala. Jarrera espezista arruntena homozentrismoa da, antropozentrismoaren bertsio espezista alegia, gizakiek beste izaki bizidunek baino estatus moral eta eskubide handiagoak dituztela aldezten du. Terminoa Richard Ryder britainiar psikologoak asmatu zuen 1970 urtean, espezie guztiak berdinak direla aldarrikatuz plazaratu zuen manifestuan, espezismoaren beraren aurka. Ryder-ek abiarazi zuen espezismoaren aurkako jarrera horri antiespezismo deritzo, eta horren baitan animalismoa ere sar dezakegu.

Espezismoaren aurka, kolektibismoaren aldaera dela argudiatu da, espezismoa azkenean banakoa kolektibo, talde edo, kasu honetan, espezie baten mendean jartzen baitu, haren indibidualtasuna ukatuz, eta haren eskubideak espezieari atxikiz eta ez berari, indibiduo moduan. Aldi berean, funtsik gabeko diskriminazioa dela aipatu da, izakien interes berdin edo antzekoei trataera guztiz ezberdina ematen dielako espeziearen arabera.1 Ildo horretatik, bi espezismo mota bereizten dira: zuzeneko espezismoan, espeziea da diskriminazio morala egiteko funtsezko irizpidea (adibidez, pertsonak gizakiak izateagatik soilik egongo lirateke beste animalien gainetik); zeharkako espezismoan, berriz, bestelako irizpideak dira, hala nola sentikortasuna eta arrazionaltasuna, espezieak bereiztera eramaten duena (adibidez, gizakiak arrazionalak garelako beharko genuke trataera ezberdina; edota landareak eta animaliak era ezberdinetan tratatu behar dira, landareak sentikorrak ez direlako).2

Erreferentziak

1.
Tres versiones del especismo. Filosofía vegana. http://filosofiavegana.blogspot.com.es/2012/12/tres-versiones-del-especismo.html. Accessed 2018.
2.
Un Desafío Para La Bioética. La Cuestión Del Especismo. Universidad de Santiago de Compostela; 2007.
348 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.