Datuen analisian, agregazioa eta desagregazioa datuen azterketa-maila definituta burutu behar diren eragiketak dirak. Agregazioa egiten denean, datuak bildu egiten dira, totalak edo batezbestekoak kalkulatuz, goragoko maila batean aztertzeko.…
Epidemiologian eta proba diagnostiko bati buruz, espezifikotasuna edo espezifitatea egiazko negatibo bat izateko probabilitatea da, proba negatiboa izanda. Beraz, espezifikotasuna kalkulatu eta kontuan hartzen denean, subjektu sanoei erreparatzen zaiei. Hartara, espezifikotasunari erreparatzen zaio bereziki subjektu sanoak hauteman nahi direnean, subjektu sanoak gaixo daudela diagnostikatzeak akats larritzat hartzen denean, adibidez minbizi faltsu bat diagnostikatzean, diagnostiko horrek ekar dezakeen trauma psikologikoa eta tratamendua garestia saihesteko. Horren osagarria negatibo faltsua izateko probabilitatea da, alegia proba negatiboa izanda, zenbatekoa den benetan gaixo izateko probabilitatea.
Espezifikotasuna honela kalkulatzen da:
Beste hizkuntzetan: ingelesez, specifity; gaztelaniaz, especifidad.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.