Esperpentoa Espainian 1920an sorturiko literatura-generoa izan zen, modernismotik eratorria eta bereziki Ramón Valle-Inclán idazlearen eskutik landua. Bera izan zen esperpento terminoa asmatu eta bere lanei aplikatu ziena, hain zuzen esperpentotzat hartzen den lehen lanari buruz, Luces de Bohemia antzerki-lanari buruz. 1920-30 hamarkadetan zabalkuntza handia izan zuen Espainian, eta hiztegian ere utzi du bere arrastoa: egun ere esperpento eta esperpentiko hitzak zentzugabekeria, groteskoa eta absurdua, adierazteko erabiltzen dira.
Esperpentoaren ezaugarri nagusia errealitatearen eta pertsonaien irudikapen grotesko edo irrigarria da, garaiko espainiar gizartearen kritika egiteko bereziki, umorea eta ironia baliatuz. Horretarako, pertsonaiak deformatu eta exajeratu egiten ditu, kosifikatuz eta animalia bihurtuz. Eszenak ere azkarrak eta laburrak dira, ordena logikorik gabe eta egoera tragiko eta irrigarrien arteko kontraste nabarmenarekin, zentzugabekeria areagotuz horrela. Literatizazioa edo beste literatur lanen erreferentziak ere ohikoak dira. Hizkuntzak ere laguntzen du horretan; eraikuntza sinple darabiltza eta aldi berean tarteka hizkuntza artifiziala da, zaharkitua, administratiboa eta arrunkeriaz josia.
Loturiko artikuluak
Titanak eta titanideakGreziar mitologian, titanak eta titanideak Uranoren (Zerua) eta Gearen (Lurra) sei semeak eta sei alabak dira: semeak edo titanak, Zeo, Krio, Kronos, Hiperion, Japeto eta Ozeano; eta alabak edo titanideak, Mnemosine,Febe, Rea, Tea,Temis eta Tetis. Horien historia Hesiodoren Lanak…
Asianismoa eta atizismoaAsianismoa eta atizismoa Antzinaroko erretorikako eta poetikako aurkako bi estilo dira. Asianismoa estilo apaindu eta barrokoa izan zen, Asiatik eratorria, izenak berak adierazten duen bezala; gaitzetsitako estiloa izan…
Anisokronia eta isokroniaAnisokronia testu bateko denboraren aldaketa da, izan moteltze edo geldiadia (adibidez, une baten deskribapen luzeak eginez) izan azkardura (elipsi baten bitartez, esaterako). Isokronia berriz narrazioaren denboraren uniformetasuna, gorabehera…