Esperpentoa


KategoriakLiteratura

Esperpentoa Espainian 1920an sorturiko literatura-generoa izan zen, modernismotik eratorria eta bereziki Ramón Valle-Inclán idazlearen eskutik landua. Bera izan zen esperpento terminoa asmatu eta bere lanei aplikatu ziena, hain zuzen esperpentotzat hartzen den lehen lanari buruz, Luces de Bohemia antzerki-lanari buruz. 1920-30 hamarkadetan zabalkuntza handia izan zuen Espainian, eta hiztegian ere utzi du bere arrastoa: egun ere esperpento eta esperpentiko hitzak zentzugabekeria, groteskoa eta absurdua, adierazteko erabiltzen dira.

Esperpentoaren ezaugarri nagusia errealitatearen eta pertsonaien irudikapen grotesko edo irrigarria da, garaiko espainiar gizartearen kritika egiteko bereziki, umorea eta ironia baliatuz. Horretarako, pertsonaiak deformatu eta exajeratu egiten ditu, kosifikatuz eta animalia bihurtuz. Eszenak ere azkarrak eta laburrak dira, ordena logikorik gabe eta egoera tragiko eta irrigarrien arteko kontraste nabarmenarekin, zentzugabekeria areagotuz horrela. Literatizazioa edo beste literatur lanen erreferentziak ere ohikoak dira. Hizkuntzak ere laguntzen du horretan; eraikuntza sinple darabiltza eta  aldi berean tarteka hizkuntza artifiziala da, zaharkitua, administratiboa eta arrunkeriaz josia.

239 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.