Estatistikan, inbariantzia datuei egindako transformazioen ondorioz aldatzen ez diren estatistikoen propietatea da.
Esperimentu deterministak edo esperientzia deterministak (ikus, determinismoa) baldintza berdinetan errepikaturik emaitza finkoa duten esperimentuak dira. Zorizko esperimentuen aurkakoak dira, haietan hainbat emaitza posible baitaude. Adibidez, euria egin eta aterkia etxean uzten bada, finkoa edo ziurra da busti egingo naizela; euria egin eta aterkirik gabe ateratzea esperimentu determinista da beraz, baldintza horietan beti bustiko bainaiz. Esperimentu deterministak lege fisikoak baliatuz azaltzen dira, kausalitatearen bitartez. Zorizko esperimentuak, berriz, estatistikan aztertzen dira. Dena de, esperimentu deterministak zorizko esperimentuen kasu berezitzat ere har daitezke, emaitza posibleen kopurua bat izanik, eta orduan banaketa endekatuen bitartez definitzen dira.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.