Espazio publikoa edo eremu publikoa hiritarrek egoteko eta ibiltzeko eskubidea duten espazio fisikoak dira, irekiak (plazak, kaleak) nahiz itxiak (liburutegi publikoak, adibidez). Definizio sinple horretatik haratago, espazio publikoek zenbai dimentsio dituzte gainera:
- Dimentsio fisiko batetik, espazio fisikoa zentrala eta irisgarria izan beharko luke, guztiontzat denez gero, espazioa bertakoena soilik ondorioztatzera eramango lukeen ezaugarri oro baztertuz. Beraz, adaptaziorako eta erabilera anitzerako irekia bearko luke izan.
- Dimentsio politiko batetik, espazio publikoak sortzen dituena estatua edo administrazioa arren, espazio publikoa hiritarrek bereganatzen duten espazioa izan behar da.
- Dimentsio sozial batetik, espazio publikoa integrazio eta sozializazio espazioa izan behar da, pertsona eta gizataldeen aniztasunetik berdintasuna bermatzen duena, jatorriari, klase sozialari eta kulturari erreparatu gabe.
- Dimentsio ekonomiko batetik, aisialdirako gune izan behar da espazio publikoa, jarduera ekonomiko pribatuak mugatuz.
Loturiko artikuluak
Espazio geografikoa (eremu geografikoa)Espazio geografikoa edo eremu geografikoa naturako elementu jakinak (ibaiak, hondartzak, landaredia) eta elementu sozialak, ekonomikoak zein kulturalak, bildu egiten dituen ingurune fisikoa da, naturako elementuak eta elementu sozialak…
Zor publikoaZor publikoa herrialde bateko Administrazio Publikoek dituzten mailegu eta finantza obligazioen multzoa da. Gehienetan Administrazio Publikoak jaulkitzen dituen epe desberdinetarako letra, bono eta beste tituluek osatzen dute. Administrazio…
Esfera publikoaEsfera publikoa egunerokoan gizarteak egiten dituen aldarrikapen eta eskaeren eztabaida eta elkarrizketarako toki soziala da, haiek agenda publikoa osatu eta politikoki bideratze aldera, erakunde zibikoen aldetik, batzuetan gizarte…