Espainiako probintziak


KategoriakGeografia

Espainian, probintzia Espainiako lurraldearen demarkazio administratiboa da, udalerri batzuk biltzen dituena eta haietako bakoitzari dagokion probintzia-diputazioak edota, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa kasuan, foru-aldundiak gobernatzen duena. Probintzia bakarreko autonomia-erkidegoetan, zehazki Nafarroan, Errioxan, Murtzian, Balear Uharteetan, Madrilen eta Asturiasen, autonomia-erkidegoak berak bereganatzen ditu egun garai batean probintzia-diputazioaren edo foru-aldundiaren eskumenak. Egungo Espainiako banaketa administratiboa probintzietan 1833 urtean ezarri zen ia bere osotasunean, Kanarietako uharteen kasuan ezik, non hasiera batean probintzia bakarra osatzen zuten eta egun bi probintzietan banatzen den. Horren bultzatzailea Javier de Burgos estatu-idazkaria izan zen, Fernando VII.a hil eta aste batzuetara, Maria Kristina Borboikoa erreginaordeak osatu zuen gobernu liberaleko kidea, Francisco Cea Bermúdez gobernuko presidentea izanik. Egun, probintziak Espainiako Kongresuko diputatuak eta Senatuko senatariak hauteskunde-barrutiak dira; halaber, probintzia-diputazio eta foru aldundien bitartez,  udalak elkarlanean aritu behar diren edo udalek indibidualki bereganatu ezin ditzaketen eskumenak kudeatzen dituzte, hala nola lurraldearen ingurumen-kudeaketa, probintziaren interesen sustapena eta abar. XIX. mendean zehar eta Espainiako Trantsiziora arte, probintziak erregiotan biltzen ziren; 1978tik Espainiako autonomia-erkidegoak osatu zirenean, erregio horiek deusezten joan ziren. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia jatorrian probintzia izan arren, lurralde historiko deitzen zaie egun. Probintziak izan ziren halaber, deskolonizazioa burutu arte, Espainiako lurralde kolonialak, hain zuzen ere Sahara Espainiarra, Ifin, Fernando Poo uhartea eta Rio Muni, denak Afrikan. Egun, Espainian guztira 50 probintziatan banatzen da.

316 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.