Autorreferentzia proposizio, mezu, diskurtso edo artelan batek berari buruz ari denean gertatzen da. Kasu horietan, proposizioa edo dena delakoa autorreferentziala dela esaten da. Maiz, paradoxak sorrarazten dituen fenomenoa…
Esoterikoa ezkutua den ezagutza, praktika erritual edo doktrinari buruz esaten da, bereziki erlijioarekin eta magiarekin loturik. Hain zuzen ere, jakintza esoterikoak arrazoiz eta naturaz gaindikotzat hartzen dira, irudimenarekin eta aparteko adimenarekin loturik. Horrexegatik, esoterikoa aukeratuentzat erreserbaturiko jakintza ere bada, maisuek aparteko ahalmena duten jarraitzaileei soilik transmititzen diena, maisuaren eta dizipuluaren arteko harremana izanik jakintza esoterikoa betikotzea ahalbidetzen duena. Besteak beste eta adibide gisa, judaismoko kabala izeneko jakintza mistikoa, liturgien ezkutuko esanahia, igarpena eta alkimia dira jakintza esoterikoetako batzuk.
Esoterismoa jakintza esoterikoen multzoa eta horien ikasketa da. Hedaduraz, adiera arruntean esoterikoa ulertzen zailak diren kontzeptu eta teoriei ere aplikatzen zaie (adibidez, fisika kuantikoa esoterikoa dela ere esaten da, adierazkera figuratuan).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.