Esnobismoa beti modan egon nahi duten pertsonen jarrera eta portaera da, estilo eta ohitura kontuetan besteen gainetik agertzeko, edo beren estatus sozialaz harro ibiltzeko. Izaera harroputz eta hutsalarekin lotzen den jarrera hori dutenei esnob deitzen zaie.
Hitzaren jatorria Oxfordeko Unibertsitateko ikasleengandik dator. Horiek matrikulatzen zirenean, familiaren noblezia-titulua edo gizarte-maila gehitzen zitzaion erregistro bati; titulurik ez zuten ikasleak unibertsitatera sartzen zirenean, berriz, s. nob nota gehitzen zitzaien (sine nobilitate, nobleziarik gabe alegia). Ikasle horien inguruan gizarte-maila altuko ikasleak emulatzen saiatzen ziren estereotipoa sortu zen, eta hortik, hedaduraz, snob izena eman zitzaien ikasle horiei eta antzeko jarrera zuten pertsona guztiei.
Loturiko artikuluak
Biktimak eta biktimismoaBiktimak indarkeria edo ezbeharra pairatu duten pertsonak dira. Biktima izate soila mingarria bada ere, biktimak min hori neurrigabe zabaldu eta baliatzea, biktimismoa alegia, ondorio are eta latzagoak ekartzen…
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…