Elkartasuna besteekiko atxikimendu sentimendu eta jarrera da, haiei laguntzera bultzatzen duena, bereziki egoera zailetan. Aldi berean, gizabanakoen arteko gizarte lotura da, interes komunak zaintzea (gaur niregatik, bihar zuregatik)…
Eskuzabaltasuna trukean edo ordain gisa ezer jaso gabe norberaren ondasunak beste bati eman edo beste batekin partekatzeko jarrera da, hari laguntzeko asmoarekin. Karitatearen eta altruismoaren funtsezko osagaia da. Kultura gehienetan bertutetzat hartzen den jarrera da, guztiz ulergarria dena elkartasunaren oinarria eta beraz komunitateak eratzeko printzipio nagusia baita.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, generosity; gaztelaniaz, generosidad.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.