Pertsona batek bere bankuko kontutik ordainketa bat egiteko agindua emateko ordainbide zenbait ditu aukeran. Horietako bat txekea da. Horren bitartez kontuaren jabeak, libratzaile izenekoa, paperezko agiri bat libratu…

Eskurako ordainketa zorra sortu den unean bertan eta hori kitatzeko egiten den berehalako ordainketa da. Horren aurkakoak dira eperako ordainketa, ordainketa zorra sortu eta gero, epe jakin batean, egiten denean, eta konturako ordainketa da, zorra sortu baino lehen egindako aurretiko ordainketa, gero zorra murriztuko dutenak.
Hainbta modu daude eskurako ordainketa egiteko, hala nola eskudirutan, txeke baten bitartez, transferentziaz, kreditu edo debitu-txartelaz eta kontuko abonuaz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, down payment; gaztelaniaz, pago al contado.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.