Erlijioa unibertsoaren eta munduaren printzipio edo ahalmen goren baten aitormen eta onarpena da, errespetuz, obedientziaz eta gurtzaz egiten dena. Printzipio goren horrek gizakien halabeharra gidatzen du erlijioaren arabera,…

Kristau konfesioetan bereziki, eskumikua (latinezko ex communicatio esamoldetik, "eukaristia debekatzea") pertsona edo talde bat konfesio edo sinesbidetik kanporatzea da, konfesio horretan egiten diren bedeinkapen eta beste liturgia ekitaldietan parte hartzea debekatuz. Kristau elizetan ezar daitekeen zigorrik handiena izaten da, burututako ekintza larriengatik elizako agintariek erabakitzen dutena.
Hedaduraz, kristau ez diren erlijioetarako ere erabiltzen da terminoa, eta baita ere adierazkera figuratuan erakunde batetik pertsona bat kanporatzen denean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, excommunication; gaztelaniaz, excomunión.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.