Sarrera kontrzeptu ekonomikoari buruz da, eskulangintzari buruz jakiteko ikus: Artisautza.
Eskulana langile batek burutzen duen lana da, bereziki, baina ez esklusiboki, lan hori fisikoa bada. Igeltsero, iturgin, arotz eta antzeko lanbideetan, ohikoa da aurrekontuetan eskulanaren eta materialaren kostuak bereiztea. Terminoa bereziki makinek egiten duten lanarekin kontrakarrean ere erabiltzen da, maiz langileek enpresari sortzen dizkion kostuei erreferentzia eginez (adibidez, "eskulanaren kostua asko igo da", "lantegia hara eraman zuten eskulana merkeagoa zelako"). Esanahi horrekin lan-kostua esamoldea ere erabiltzen da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, mano de obra.
Loturiko artikuluak
Txikizkariak eta handizkariakTxikizkariak eta handizkariak produktuak eta zerbitzuak saltzen dituzten eragile desberdinak dira, zehatzago eta marketinaren terminologia baliatuz, banaketa-kanaleko bitartekaritza motak. Txikizkariak produktuak eta zerbitzuak bereziki azken kontsumitzaileei saltzen dizkieten…
Makrosegmentazioa eta mikrosegmentazioaMarketinean, makrosegmentazioa produktu generiko baten baitan beharrizan desberdinak identifikatzeko prozesua da, produktu-merkatu desberdinak, beharrizan jakin eta zehatzak asetzen dituen produktu espezifikoak alegia, identifikatze aldera (adibidez, margoen merkatuan, margo…
Artisautza eta artisauakArtisautza edo eskulangintza Industria Iraultzaren aurreko ekoizpen-modu nagusia izan zen, eskuko lana eta teknologia sinplea (eskuko lanabesak) baliatzen dituena. Bestalde eta ekoizpen industrialean ez bezala, artisauek bakarrik edo…