Gizarte ekonomia edo ekonomia soziala elkartasunak, eta ez irabazteko asmoak, gidatutako ekoizpen eta banaketa-harremanen multzoa da. Horrekin batera, kudeaketa demokratikoa eta autonomia izaten dira ekonomia sozialeko erakundeen beste…

Eskualdeak, adiera geografiko, ekonomiko eta soziologikoan, lurralde mugatu, egituratu eta gutxi gorabehera jarraituak dira, berezko osagai fisiko eta sozialen bitartez, elkarren eraginpean, beste eskualdeetatik bereizten direnak. Hala ere, ez dira sistema itxiak eta beste eskualdeekin harremanetan izaten dira; ezaugarri hori da hain zuzen eskualdeari dinamismoa ematen diona. Beste alde batetik, eskualdeen baitan integrazio edo batasun maila desberdinak daude: eskualde garatuetan integrazioa handia den bitartean, eskualde azpigaratuetan integrazio eskasa dago, eta dualismoa izaten da horietako ezaugarri bat, non bizirauteko antolatutako eremuak zein esportaziorako eremuak dauden, elkarrekiko harreman handirik gabe, diskontinuitate nabarmenekin.1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.