Zuzenbidean, eskualdaketa eskubide subjektibo bat pertsona (fisiko nahiz juridiko) batetik bestera pasatzea da, izan kontratu baten bitartez izan legeak hartzen duelako. Eskualdaketak pertsona bizien artean nahiz hildako batengandik pertsona bizi batentzat ere izan daitezke. Ohikoenak jabetzaren eskualdaketak dira, salerosketa, truke edo herentzien bitartez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, transfer; gaztelaniaz, transmisión.
Loturiko artikuluak
Zuzenbide publikoaZuzenbide publikoa estatuaren erakunde politiko nagusiak, administrazio publikoak eta haien arteko harremanak, baita eta hiritarrekiko harremanak, arautzen dituen zuzenbidearen adar nagusia, zuzenbide pribatuari kontrajartzen zaiona. Horren baitan, bi…
Eskubide errealak eta eskubide pertsonalakZuzenbidean, eskubide errealak gauzen gainean ezartzen direnak dira, hala nola jabetza, hipoteka eta usufruktua, besteak beste. Eskubide pertsonalak, berriz, pertsonei buruzkoak dira, hala nola giza eskubideak. Batzuen arabera,…
Zuzenbide objektiboa eta eskubide subjektiboaZuzenbide objektiboa zuzenbideak gizartean elkarbizitza bermatzeko ezartzen duen arau multzoa da. Eskubide subjektiboa berriz, zuzenbide objektiboan oinarrituta, alderdi edo subjektu batek eskuratzen duen ahalmen juridikoa da, alderdi batzuen…