Artean, efektismoa artistak elementu, ezaugarri edo berezigarri batzuk islatu eta nabarmentzeko duen asmo, joera eta trebetasuna da, ikuslearengan zirrara eta bestelako emozio biziak sortze aldera. Batzuetan adiera gaitzesgarrian…
Margolaritzan, eskortzoa (italierazko scorciare hitzetik, "moztu") dagoela edo erabili dela esaten da irudia zeharka nabarmenki irudikatzen denean, (ia) perpendikularki eta luzetarako irudia nolabait moztuz, perspektiba nabarmentzeko asmoarekin. Egia esan, perspektiba guztietan mozten da irudikatu nahi den irudia, baina irudiaren eskortzoa dagoela esaten da irudiaren perspektiba oso zeharkakoa denean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, foreshortening; gaztelaniaz, escorzo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.