Eskola-uztea (hezkuntza-uztea)


KategoriakHezkuntza

Eskola-uztea edo hezkuntza-uztea gertatzen dela esaten da ikasle bat burutzen ari den ikasketa-zikloa bukatu gabe utzi eta bestelako ikasketak hasten ez dituenean. Egoera horretan, ikaslea hezkuntza-sistematik kanpo geratzen da eta bere aukera profesionalak murriztu egiten dira, gurasoekiko dependentzia ekonomikoan jausten da eta esklusio arriskuan ere gera daiteke. Hainbat arrazoi izan daitezke eskola-uztea gertatzeko: eskola porrota edo, horretara heldu gabe, errendimendu akademiko eskasa, eskola-absentismo jarraitua, ikaskuntza-arazoak, bizitza-gertaera singularrak (haurdunaldia, gertuko baten heriotza, gurasoen arazo ekonomikoak, ...) eta arazo sozialak. Eskola-uztearen barnean bada tipologia berezi bat, eskola-uzte goiztiarra alegia, Espainian DBH titulurik gabe bukatu edo utzi edo titutulua edukita ere, ikasten jarraitzen ez duten gazteak biltzen dituena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, school drop-out; gaztelaniaz, abandono escolar (abandono escolar temprano).

198 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.