Heraklito, ustezko jaioterriagatik Heraklito Efesokoa ere deitua, Antzinako Greziako filosofoa izan zen K.a VI. mendearen inguruan. Filosofo presokratikoen taldean barneratu ohi da, haren hausnarketak filosofo horien ekarpenen aldean…
Eskola eleatikoa edo elearrak K.a. V. mendeko filosofo presokratikoen talde bat izan zen, Parmenides Eleakoa, Zenon Eleakoa, Meliso Samoskoa eta batzuen arabera Xenofanes Kolofonekoa bildu zituena, eta egun Italiako hegoaldean dagoen Elea hirizaharra erdigune izan zuena. Elearren doktrina nagusiak errealitatearen eta izatearen batasuna eta aldaezintasuna ziren. Ideia horiek justifikatzeko argudio nagusia zen izatea ez dagoen lekuan edo aldaketa dagoenean ez-izatea dagoela eta ez-izatea ezin dela izan. Aldi berean, zentzumenetatik jasotzen dugun naturaren esperientziaren aniztasuna itxura hutsa dela eta beraz egiara heltzeko balio ez duela defendatu zuten. Ideia horiekin, elearrak garaiko Miletoko eskolaren fisikalismoaren eta pluralisten aniztasunaren aurka agertu ziren eta baita ere aldaketa errealitatetzat hartzen zuten Efesoko eskolaren aurka, zeinaren ordezkari nagusia Heraklito zen.
Xenofanes Kolofonekoa hartzen da batzuen arabera eskola eleatikoaren ideien aitzindaritzat, haren arabera errealitate egiazko bakarra bada, baino gizakiok ez gara gauza hura ezagutzeko. Batzuen arabera, haren ikasle izan zen Parmenides Eleakoa da eskola eleatikoaren ordezkari nagusia, bereziki Naturari buruz poemagatik, nahiz eta gaur egunera horren zati batzuk baino ez zaizkigu iritsi. Poema horretan naturaren batasuna baieztatzen du, batasun horretatik heldu behar diogula egiari, naturak itxuraz aldakortasunaren bidetik (doxa deitzen den horretatik) egiatik aldentzen gaituen bitartean. Poema hori hartzen da eskola eleatikoaren pentsamendua azlatzen duen lan nagusitzat. Zenon Eleakoa Parmenides ikasle eta jarraitzailea izan zen, eta Parmenidesen ideiak bere paradoxa ospetsuekin defendatu zituen. Meliso Samoskoa Parmenidesen ideiak berretsi zituen, aldaera batzuekin bada ere.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.