Eskola-diziplina edo eskola disziplina eskolan ikasleek jarraitu behar duten jokabide-kodea da, indibiduala nahiz kolektiboa, ikasleen arteko bizikidetza eta sozializazioa behar bezala garatu eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesua bideratze aldera, eta jokabide hori disfuntzionala, disruptiboa, edo desegokia den kasuetan, hura zuzentzeko hartzen diren neurrien multzoa. Ikasleak eskolan duen jarduerari buruzko arauak eta mugak zehazten ditu, eskola-arautegian behar bezala jasota. Tradizionalki eskola-diziplina xedetzat hartu izan da, ahaztuz diziplina jokabide arazoak konpontzeko tresna dela, eta funtzionatzen ez duen kasuetan, beste neurri eta erabaki batzuk planteatzen komeni dela, atzetik egon daitekeen arazo soziala ulertuz eta betiere elkarrekiko errespetuan eta eskolaren azken helburua, pertsonaren heziketa eta horren sozializazioa eta inklusioa, kontuan harturik. Ildo horretatik, eskola-diziplina positiboa, malgua, prebentiboa, proaktiboa eta orokorra (testuinguru eta egoera bakoitzera moldagarria) izan beharko litzateke, negoziazioa eta kontsentsua landuz eta kode itxiak, esklusioak eta zorroztasunak baztertuz. Finean, eskolatik bertatik ezarritako heterodiziplinatik ikaslearen beraren autodiziplinara jo beharko luke, ikaslearen autonomia lantzeko tresna gisa.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
- 
Eskola-integrazioa eta eskola-inklusioa- Eskola-integrazioa eta eskola-inklusioa desgaitasunak eta behar bereziak dituzten ikasleak hezi eta eskolan eta gizartean integratzeko bi paradigma desberdin dira. Bi paradigma horiek esklusioa eta eskola-segregazioa gainditzea bilatzen dute,… 
 
- 
Eskola- Aipuak "Bide onetik doan gizartea eskola bere zentroan duen gizartea da." -  Jean Michel Blanquer, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko ministroa. 
 
- 
Bizikidetza eskolan: bizikidetza-ereduak- Ikus, gainera, bizikidetza kontzeptu orokorra. Eskola sozializazio-eremua izanda, gatazka eta batzuetan indarkeria ere berezko ditu. Eskolaren helburua izan behar da eskola-diziplina hausten deneko egoera horiek bideratu, konpondu eta…