Ez nahastu stock-kudeaketako eskaera-tamaina hobezin edo lote ekonomikoarekin.
Enpresan, eskaera-bolumena edo eskari-bolumena, epe jakin batean, enpresak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuak bezeroek eskuratzeko egin dituzten konpromiso sendoak dira, orokorrean kontratu bidez ziurtatuak. Beraz, eskaera-bolumenak ez du adierazten enpresak epe jakin batean izango duen fakturazioa edo salmenta-bolumena, baina berehalako etorkizunean enpresak izango duen lan-zamaren adierazgarria da, bereziki heltze-aro luzea duten prudktuetan (hala nola, ibilgailuak, azpiegiturak, ...) eta aldi berean enpresak izango dituen kutxa-fluxuak adierazten ditu.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, volumen de pedidos.
Loturiko artikuluak
Negozio-bolumena (fakturazioa, sarrera arruntak)Ez nahastu negoziazio-bolumenarekin. Negozio-bolumena, negozio-zifra, sarrera arruntak edo fakturazioa (ingelesez, turnover, revenue, sales volume) aldi jakin batean saldutako ondasunengatik eta emandako zerbitzuengatik enpresa batean izandako sarreren zenbateko osoa da,…
Volumen de pedidosNo confundir con el volumen de pedido optimo o lote económico, en gestión de stocks. En una empresa, el volumen de pedidos en un periodo dado se refiere…
Ekoizpen-bolumenaEkoizpen-bolumena, produkzio-bolumena edo bolumen produktiboa enpresa edo lantegi batean produkzioa da, aldi jakin batean. Ikus, gainera Ekoizpen-ahalmena