Eskalatze multidimentsionala


KategoriakEstatistika

Estatistikan, eskalatze multidimentsionala, eskalatze dimentsioaniztuna edo dimentsio anitzeko eskalatzea elementu edo objektu batzuen arteko distantziak hartzen ditu abiapuntu gisa, distantzia horiek elementu horiek hainbat aldagaitan hartzen dituzten balioetatik kalkulaturik, distantziak horiek ahalik eta zehaztasun handienez dimentsio murritzagoko espazio batean irudikatuz, gehienetan bi dimentsiotan, antzekoak edo gertukoak diren elementuak zein haien artean osatzen diren multzoak erraz antzemateko, tipologiak osatze aldera. Dimentsio murrizketarako teknika estatistikoetako bat da, osagai nagusien analisiarekin eta faktore-analisiarekin batera.

Adibidez, herrialde batzuetarako BPG, langabezi tasa, hezkuntza gastu publikoa eta beste hainbat aldagai jasorik, herrialdeen arteko binanako distantzia-matrizea kalkula daiteke, distantzia euklidearra erabiliz esaterako; aldagai guztiak batera grafikoki irudikatzea ezinezkoa denez, distantzia horiek zehaztasun handienez irudikatzen dituen bi dimentsioko espazio bat eratzea bilatzen da eskalatze multidimenstionalean, non hasierako aldagaiei buruz antzekoak diren herrialdeak gertu azalduko diren.

222 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.