Psikologian, eskala psikometrikoa edo eskala psikologikoa zuzenean beha edo jaso daitezkeen fenomeno, egitate eta informazioan (hala nola, test edo galdetegi batean izandako erantzunak, edo estimulu batek eragindako erreakzioak)…
Mapa batean, eskala grafikoa, mapako distantzien eta errealitateko distantzien artean dagoen erlazioa irudikatzen duen mapa ertzeko zuzenki graduatua da, zuri-beltz koloreez txandakatutako zuzenki txikiagoetan zatitua, haietako bakoitzak errealitatean zenbateko distantzia adierazten duen markatzen duena. Proiekzio bereziko mapetan, bereziki mapamundietan (Mercator-en proiekzioan, esaterako) errealitateko distantziak aldatu egiten dira maparen barruan kontsideratzen den gunearen arabera, eta ondorioz haietan eskala grafikoaren eraketa konplexuagoa da. Eskala grafikoa eskala kartografikoa adierazteko moduetako bat da, zenbakizko eskala eta testu-eskalarekin batera.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.