Enpresa eta lantegietan, kadentzia muntaketa-kate bateko ekoizpen-abiadura da, bereziki serieko ekoizpenean erabiltzen dena. Ekoizpen-unitateak funtzionamendu orduekin zatituz kalkulatzen da. Ikus, gainera Ekoizpen-ahalmena Botila-lepoa (ekoizpena)
Eskabidezko ekoizpena edo eskabidepeko ekoizpena, eskaerapeko ekoizpena ere deitua, bezero batek egindako eskabide baten ondorioz bakarrik abiarazi eta garatu egiten den ekoizpen-sistema da. Aurkako ekoizpen sistema stock-ekoizpena da, non ekoizpena bezeroen eskaerei erreparatu gabe garatzen den, ekoizten dena biltegiratuz. Abantaila gisa, eskaerapeko ekoizpenean biltegiratze-gastuak minimotu egiten dira, baina eragozpen gisa, zaila izan daiteke eskaera handiko uneetan eskabide guztiak bete ahal izatea. Beraz, eskaera erregularreko egoeretan bakarrik egokia izan daitekeen ekoizpen-sistema da, baina baztertu beharrekoa eskaera oso gorabeheratsua denean.
Eskaerapeko ekoizpena zerbitzuen sektoreko berezko sistema, zerbitzuak (konponketak, ...), zerbitzuak beti garatu behar baitira bezeroak eskatuta; izan ere, zerbitzuak ezin dira biltegiratu.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, product on demand; gaztelaniaz, producción bajo pedido, producción bajo demanda.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.