Antropologia gizakia, zentzu zabalean, ikergai duen jakintza-arloa da. Bere zabaltasuna dela eta, bereziki konparaziozko ikerketan oinarritzen da, historiako garai batetik bestera nahiz kultura edo gizarte batetik bestera gizakiek…
Esbastika lau beso berdineko gurutze batez irudikatzen den ikurra da, besoen alde baterako luzapenekin. Egun, nazien ikur gisa ezagutzen da bereziki, eta horregatik orokorrean gaitzetsita dagoen ikurra da. Antzinatik mundu zabaleko kultura askotan aurkitzen da ordea, Indiatik Europako iparraldera eta Ameriketako kultura indiginetara. Horren jatorria, ordea, ezezaguna da. Hala ere, itza sanskritotik datorrela badakigu, eta etimologikoki "ongizaterako objektu" esan nahi du.
Orokorrean zorte ona adierazten duen ikurra dela uste bada ere, tokian tokiko kulturetan beste esanahi batzuk ere hartzen ditu. Hinduismoan unibertsoaren izaera ziklikoa, horren eboluzioa eta inboluzioa, adierazten ditu. Budismoan, Budaren kolkoan irudikatzen da maiz. Europa iparraldeko kulturetan berriz, eguzkiarekin eta argiarekin identifikatzen da. Euskal Herrian ere, lauburua esbastikaren bertsio berezia da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.