Adiera arruntean, errore-marjina egoera bat ziurtatzen jarraitu aldera onartzen den adalaketa, zirkunstantzia edo gorabehera da. Adibidez, enpresa batean 1000 unitateko eskaera biharko betetzeko estu-estu badabiltza, eskaera betetzeko errore marjin txikia dela esango dute. Kalkulu zehazgabe bat zuzena izateko onartzen den errorea ere bada. Estatistikan, errore-marjina edo estimazio-errorea konfiantza tarte bateko zabaleraren erdia da; adibidez, bozketa batean baiezkoa emango duten proportzioari buruzko tartea %10-%12 bada, errore marjina %1 da. Ohikoena aurretik konfiantza tarte baterako errore marjin jakina jartzea da, eta horren arabera lagin tamaina finkatzea; errore marjin zenbat eta handiagoa onartu, orduan eta lagin tamaina handiagoa izango da.
Loturiko artikuluak
Parametro estatistikoakParametro estatistikoak populazio bateko (eta baita probabilitate-eredu bateko) ezaugarri jakin bat neurtzen duten zenbakizko balioak dira; adibidez, herrialde bateko familien batez besteko errenta. Parametro estatistikoak ezezagunak izaten dira, eta…
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak, ...) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora…
Batezbestekoaren errore estandarraBatezbestekoaren errore estandarra lagin batezbestekoaren desbideratze estandarra da, lagin bat zenbateraino den populazio osoaren adierazgarri islatzen duena: zenbat eta errore txikiagoa, lagina orduan eta adierazgarriagoa da. [latexpage] $\sigma$…