Erromesaldiak


KategoriakAntropologia

Erromesaldia arrazoi erlijiosoengatik egiten den bidaia da, fedea piztu edo berpiztu, purifikazioa lortu nahiz penitentzia edo dibinitate edo santu baten gurtza egiteko egiten dena. Erromesaldia egiten duena erromesa. Gehienetan, erritual tankera hartzen du. Talde baten baitan edo bakarka, erromesaldia erromesaren barne eraldaketa hartzen du, eta erromesarentzat proba izaten da: oinez egin behar izaten da, nekea sorrarazten du, eta denbora berezi batean burutzen da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, pilgrimage; gaztelaniaz, peregrinación.

152 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.