Erromako Ituna (1957)


KategoriakHistoria

Erromako Ituna Mendebaldeko Alemania, Frantzia, Belgika, Herbereak, Luxenburgo eta Italiako estatuek 1957an sinaturiko nazioarteko itun edo hitzarmena izan zen, Europako Ekonomia Erkidegoari sorrera eman ziona, herrialde horien arteko merkatu bateratua eratuz. Gerora, Europako beste hainbat herrialde atxikitu ziren, tartean Espainia 1986 urtean, garai hartan guztira 12 estatu bilduz (Hamabien Europa). Itunak hainbat aldaketa izan ditu urtetan zehar, garrantzitsuenak Europako Akta Bakarra (1986), Maastricht-eko Ituna (1992), batasun ekonomikoaz gainera batasun politikorako oinarriak finkatu zituena, Europar Batasuna izenekoa sortzeko, eta Lisboako ituna (2007).

183 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.