Maiatza urteko laborren natura zikloan funtsezko garaia dela adierazteko, bereziki loraldiaren arrakasta hil honetan suertatzen den eguraldiaren mendean baitago.
Erroma-Berlin Ardatza, gerora Erroma-Berlin-Tokyo Ardatza, Ardatzeko potentziak edo Ardatzeko indarrak izenekin ere ezaguna, hasiera batean Alemania naziak, Adolf Hitler buru, eta Italia faxistak, Benito Mussolini buru, 1936an abiarazitako aliantza politiko eta militarra izan zen, itun batzuen bitartez garatua (ikus, Altzairuzko Ituna), 1939 urtean lehertu zen Bigarren Mundu Gerran Aliatuen aurka gudukatu zena. Gerora Japonia eta beste herrialde batzuk bildu ziren aliantza horretara, haietako batzuk Alemania, Italia eta Japoniaren estatu txotxongiloak baino ez ziren, militarki potentzia haiek menderatuta zeudenez.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Eje Roma-Berlín, potencias del Eje.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.