Geriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Robert Mertonen arabera, erritualismoa gizartean pairatzen den tentsio soziala (desberdintasun ekonomikoak, mugikortasun sozialerako oztopoak, ...) bideratzeko gizabanakoek izaten duten erreakzio-mota negatiboa da. Erritualismoaren araberako jakabidean, gizabanakoek bertan behera utzi edo mugatu egiten dituzte gizarteak sustatzen dituen helburuak (dirua irabaztea, etxea eta autoa edukitzea, ...), haiek lortzeko zailtasuna edo ezintasuna ikusita, baina aldi berean helburu horiekin batera eraturiko arau instituzionalak errespetatzen dituztenean, errituak balira bezala, eta horrela sistema sozialaren partaide izaten jarraitzen dute. Tentsio sozialari aurre egiteko erreakzioen artean, erritualismoa samurrena dela esan daiteke, besteak izanik uzkurtasuna eta matxinada.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.