Errituak (ohikuneak)


KategoriakAntropologia

Errituak, erritualak edo ohikuneak kultura batean burutzen diren ekintza egituratu, finko, errepikatu eta dramatizatuak dira, balio instrumental zuzenik gabe funtzio sinboliko eta adierazkorra dutenak. Terminoa sanskritozko rita hitzetik dator ("arauaren araberakoa, normala"). Espazio eta denbora jakin batean gertatzen dira, eta haien esanahia eremu sakratuan kokatzen da, erritua osatzen duen ekintza soiletik haratago. Ohikoa da errituetan objektu eta hitz bereziak erabiltzea, sinbolotzat hartzen direnak, errituko kontzeptu sakratu eta abstraktuek finkatu eta zehazteko. Errituek aurreko ezaugarri guztiak batera betetzen dituzte, eta horregatik bereizten dira beste ekintzetatik: adibidez, eguneroko dutxa ekintza egituratu, finko eta errepikatua da, baina ez da erritua, balio instrumentala duelako (gorputza garbitzea) eta dramatizatu egiten ez delako; ezkontza erlijiosoa, ordea, erritu bat da, dramatizatua (ezkongaien maitasuna goraipatu egiten da) eta balio praktikorik ez duen arren (ezkondutakoan, ezkontideek ez dute gehiago elkar maitatuko), guztiz adierazkorra da (ezkontideek euren batasuna azaltzen dute jendartean).

Hainbat motako errituak bereizten dira:

  • igarotze-errituak, pertsonen kokapen soziala adierazten dutenak (adibidez, ezkontza; ikus, gainera, ongi etorria);
  • alderanzketa-errituak, non gizarteko ohiko rolak aldatzen diren esperientzia estatiko batean, gero normaltasunera itzultzeko (adibidez, urtebetetzeak, non urteak egiten dituen protagonista bihurtzen den egun batean), eta komunitatea indartzea helburu dutenak;
  • ziklo-errituak, garai batetik bestera pasatzean burutzen direnak (urtearen aldaketa adierazten duen Eguberrietako ospakizunak, adibidez);
  • bideratze-errituak, euria egin dezan esaterako;
  • garbitze-errituak.
296 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.