Erreziprozitatea


KategoriakSoziologia

Erreziprozitatea, erreziprozidadea edo elkarrekikotasuna pertsonen artean, baita erakundeen artean, sortzen den truke edo eman-jaso ekintza informala da, aske eta obligaziorik gabea baino aldi berean ematen denean jaso egingo dela aurreikusten duena, eta elkarrenganako printzipio etiko eta moral moduan ezartzen dena. Gizarte bizitzaren oinarrietako bat da, konfiantza sortzen duena. Erreziprozidaderik ez dagoenean, gizarte harreman eta egitura bidegabeak sortzen dira. Hala ere, erreziprozitatean oinarritutako etika global posibilitatea ukatu da etika aztertzen duten filosofoen aldetik: erreziprozitatean oinarritutako etika onartzean , ematearekin batera jaso egingo dela espero denean eta horren arabera jokatzen denean alegia, altruismoa ukatzen da, gizartean funtsezkoa den oinarri sendoenetakoa dena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, reciprocity; gaztelaniaz, reciprocidad.

196 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.