Erreziprozitatea, erreziprozidadea edo elkarrekikotasuna pertsonen artean, baita erakundeen artean, sortzen den truke edo eman-jaso ekintza informala da, aske eta obligaziorik gabea baino aldi berean ematen denean jaso egingo dela aurreikusten duena, eta elkarrenganako printzipio etiko eta moral moduan ezartzen dena. Gizarte bizitzaren oinarrietako bat da, konfiantza sortzen duena. Erreziprozidaderik ez dagoenean, gizarte harreman eta egitura bidegabeak sortzen dira. Hala ere, erreziprozitatean oinarritutako etika global posibilitatea ukatu da etika aztertzen duten filosofoen aldetik: erreziprozitatean oinarritutako etika onartzean , ematearekin batera jaso egingo dela espero denean eta horren arabera jokatzen denean alegia, altruismoa ukatzen da, gizartean funtsezkoa den oinarri sendoenetakoa dena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, reciprocity; gaztelaniaz, reciprocidad.
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
ErreibindikazioaEz nahastu errebindikazio hitzarekin. Erreibindikazioak (latinezko res, "gauza", eta vindicare, "defendatu", hitzetatik) pertsona, gizatalde, mugimendu sozial edo erakunde batek agintariei egiten dizkien eskakizunak dira, bere edo besteen eskubideak…
Soziologia (definizioa)Soziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa zientifikoa da, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta…