Trokelaketa azalera lauko material batean zizailak, ebakiak, zuloak edo hutsuneak mekanikoki sortzeko ekintza da, trokel izeneko makina baten bitartez egiten dena. Trokelak bi elementu nagusi ditu: puntzoia zulatu…

Erretiroa, jubilazioa edo erretreta pertsona batek adinagatik soldatapeko edo beste nolabait ordaindutako lan egiteari iraunkorki utzi eta estatutik pentsio bat jasotzen den egoera da. Erretiroa, jubilazioa edo erretreta pentsio horri ematen zaion izena ere bada (ikus, adiera horretarako, pentsioa). Mendebaldeko herrialdeetan erretiroa 60-70 urtetik aurrera gertatzen da, baina XX. mendearen bukaeratik, erretirorako adina atzeratzen joan da orokorrean, biztanleriaren zahartzea dela-eta erretiro-pentsioen ordainketak gastu publikoan duen eragina apaldu eta pentsio horien iraunkortasuna bermatzeko. Jubilazioak beste hainbat arazo psikologiko, sozial, kultural eta ekonomiko plantatzen ditu, gizabanakoaren mailan nahiz gizartean; hala nola, sarri erretiro-pentsioek ez dituzte behar bezala asetzen adineko pertsona horien beharrak eta lan egiteari utzi izanak depresioak eta bestelako arazo psikosozialak ekartzen ditu. Horrek zaurgarri bihurtzen ditu erretiroa hartu duten pertsonak, eta horregatik administrazio publikoetatik arreta berezia jarri beharko litzateke pertsona horien ongizatea bermatzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, retirement; frantsesez, retraite; gaztelaniaz, jubilación, retiro.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.