
Kredituak: David Liuzzo
Erresuma Batua (Erresuma Batuko Britainia Handia eta Ipar Irlandako Erresuma Batua izen osoz) Europa ipar-mendebaldeko estatu insularra da, hiriburua Londres duena. Britainia Handiko uhartean, bertan Ingalaterra, Eskozia eta Gales herrialdeak bilduz, eta Ipar Irlandan dago kokatuta, baita itsasoz haraindiko hainbat lurraldetan ere. Muga egiten du Irlandako Errepublikarekin mendebaldean, eta inguruan ditu Ipar itsasoa, Mantxako kanala eta Atlantiko Ozeanoa. Sistema politiko parlamentario bat du, eta konstituzio gabeko monarkia da. 2025ean, 67.300.000 biztanle zituen 243.610 km karratutan.
Loturiko artikuluak
- 
Monarkia konstituzionala- Monarkia konstituzionala, monarkia duala ere deitua, monarkak botere legegile eta exekutiboko eskumenak ditueneko erregimen politikoa da, konstituzio batek ezartzen dituen mugen barruan, subiranotasun partekatuko sistema baten bitartez. Monarkia… 
 
- 
Herbehereak- Herbehereak Europa ipar-mendebaldeko herrialdea da, hiriburua ofizialki Amsterdam duena, nahiz eta gobernua Hagan egon. Herrialdea Ipar Itsasoaren ertzean kokatzen da, eta muga egiten du ekialdean Alemaniarekin, hegoaldean Belgikarekin… 
 
- 
Belgika- Belgika Europa mendebaldeko herrialdea da, eta bere hiriburua Brusela da. Itsasertza du ipar-mendebaldean, Ipar Itsasoarekin, eta mugakide ditu iparraldean Herbehereak, ekialdean Alemania, hego-ekialdean Luxenburgo, eta hego-mendebaldean Frantzia. Lurraldea…