Erreproduzigarritasuna edo erreproduzibilitatea esperimentuak eta orokorrean balioztatu ahal izateko bete beharreko baldintzetako bat da. Horren arabera, esperimentuaren parametroak eta kondizioak beste ikertzaile talde batek errepikatu eta emaitza berdinak (errore estatistikoa gorabehera) eskuratu ahal izan behar dira, neurketa eta metodo berdinak erabiliz, esperimentu horren emaitzak ontzat emateko. Erreproduzigarritasuna metodo zientifikoen oinarrizko baldintzetako bat da, faltsabilitate edo faltsugarritasunarekin batera. 2010eko hamarkadaz geroztik, zientzian erreproduktibitate-krisia bizi dela kritikatu da, zientzia sozial nahiz naturaletan, argitaraturiko artikulu zientifikoek erreproduzitu edo beraz egiaztatu ezin daitezkeen emaitzak barnehartzen dituztelako.
Loturiko artikuluak
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…
Argudio edo arrazoibide zirkularrakAgian zirkularitate kausalari buruz bilatzen ari zinen. Filosofian, argudio edo arrazoibide bat bat zirkularra dela esaten da, inplizituki frogatu nahi denaren egiazkotasuna suposatzen duenean; hots konklusioa premisen baitan…
EsperimentazioaEsperimentazioa edo saiakuntza esperimentuak garatu eta horri buruzko ondorioak ateratzeko prozesua da. Metodo zientifiko nagusietako bat da, behaketa-ikerketekin batera. Zehatzago, esperimentazioan ikertzaile batek fenomeno bat (gertaera bat, datu bat)…