Errepresentazio kolektiboak (Durkheim)


KategoriakSoziologia

Errepresentazio kolektiboak Émile Durkheimek planteaturiko kategoria soziologiko bat dira ("Représentations individuelles et représentations collectives», 1898),  ideia, kontzeptu eta ezagutza modu kolektiboak izendatzeko erabili zuena. Gizartearen kultura osatzen dute, tradizioa, eguneroko jakintza eta berrikuntzak ere uztartuz, eta gizartearen baitan sortzen dira, sare moduan,  indibiduoen arteko komunikazioaren bitartez, baina aldi berean haien errepresnetazio indibidualak gaindituz. Beranduago, 1961 urtean, Serge Moscovicik asmaturiko errepresentazio sozialen kontzeptuaren ezberdina da errepresentazio kolektiboa: errepresentazio kolektiboa inposatu egiten zaio indibiduoari Durkheimen soziologian; Moscoviciren arabera berriz, errepresentazio sozialak indibiduoen ekarpenen emaitza dira, haien errepresentazio indibidualei gailendu gabe. Horrela, Durkheimek errepresentazio indibidualak eta kolektiboak bereizi egiten ditu, sorrera eta garapen ezberdinak dituzte haren iritziz, eta beraz jakintza-arlo ezberdinetakoak dira guztiz: errepresentazio indibidualen ikerketa psikologiari dagokio, eta errepresentazio kolektiboak soziologiari.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Errepresentazio kolektiboak (Durkheim)"; Gizapedian, 24 uztaila, 2019, /errepresentazio-kolektiboak-durkheim/.
228 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.