Ekonomian, errentaren birbanaketa errentak (lan errentak, kapitalaren etekinak, ...) jasotzen dituzten pertsona, familia eta gizarte klaseen arteko desberdintasunak murrizteko aurrera eramaten diren politika eta erabakien multzoa da, errenta txikiagoak jasotzen dituztenentzako diru transferentziak bideratuz, zuzenean edo zeharka, horien beharrizanak hobetu asetu, aukera berdintasuna bultzatu eta finean gizarte justizia sustatze aldera. Horretarako hainbat tresna daude: zerga progresiboak, errenta txikiagokoentzako zuzeneko diru transferentziak, gizarte laguntzarako programa bereziak pobreziaren eta bazterketaren aurka borrokatzeko, gutxieneko soldatak, prezio minimoak (adibidez, nekazarientzako prezio minimoak), prezio maximoak, nekazaritza erreformak, nazionalizazioak eta espropiazioak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, redistribución de la renta.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ongizatearen estatua eta ongizatearen gizarteaOngizatearen estatua, ongizate-estatua edo probidentzia-estatua herrialde bateko osasuna, hezkuntza, bizi-kalitatea eta segurtasun ekonomikoa bermatu eta sustatzeko estatutik eraturiko instituzio publikoen multzoa da, osasun, hezkuntza eta babes soziala ardatz…
Nekazaritza erreforma, nekazal erreformaNekazaritza erreforma edo nekazal erreforma estatu batek nezakaritza arloan aurrera daraman politika aurrerakoien multzoa da, bereziki nekazaritza lurren banaketa, lurraren jabego figurak, lurraren erabilerareta nekazarien bizimodua helburutzat dituena.…
Erreforma politikoaErreforma politikoak sistema politiko batean egiten diren aldaketa instituzionalak eta juridikoak dira, sistema politikoa irauli edo goitik behera aldatu gabe, egoera sozial eta ekonomikoa hobetu eta aldaketa sakonagoak,…