Zerga araubidea, fiskalitatea ere deitua, pertsona fisiko edo juridiko bati aplikatzen zaikion zerga arauen multzoa da. Hemen, PDF formatoan, zerga araubideari buruzko ikasmateriala aurkituko duzu.
Errentagarritasun-atalasea, itopuntua edo lokagunea ere deitua, irabaziak emateko produktu bat heldu behar den salmenta-maila edo salmenta-maila horretara heltzeko behar duen denbora da. Adierazpen sinpleenean, honela kalkulatzen da:
non, kostu finko totalak, unitateko kostu aldakorra eta unitateko salmenta-prezioa den.
adierazpenari kontribuzio-marjina deitzen zaio, eta produktu bakoitzeko eskuratzen den mozkina adierazten du, kostu finkoak kontuan hartu gabe.
Merkaturatu behar den produktu berri baten bideragarritasuna aztertzeko oinarrizko balioa da, eta horregatik enpresaren plan ekonomiko-finantzarioan txertatu ohi da. Hain zuzen, produktuaren bizitza-zikloan zehar, salmentak errentagarritasun-atarira heltzea zaila ikusten bada, galerak izango dira ziurrenik. Errentagarritasun-atarira heltzeko behar den denbora luzeegia denean ere, bitartean behar den finantzazioa nekezago eskuratuko da bankuen aldetik. Dena den, enpresak zenbait aukera ditu errentagarritasun-ataria murrizteko, hala nola kostu finkoak eta kostu aldakorrak murriztea, prezioa handitzea edo atarira heltzeko denbora laburtzearren salmentak azkartzea.
Ikasliburu osoa, hemen, PDF formatoan
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.