Errenta lehiatsuen teoria


KategoriakEkonomia

Errenta lehiatsuen teoria hiritik gertuko eremuak eskuratu edo erabili ahal izateko partikularrek eta enpresek ordaintzeko prest dauden errentari buruzko teoria geografiko-ekonomikoa da. Lehiatsu izenondoak hiritik gertu bizi edo aritu nahi duten eragileen errentak elkarren lehian aritzen direla adierazten du, hiritik gero eta gertuago izateko, gero eta errenta handiagoak eskainiz. Teoria eremuen erresidentzia, nekazaritza eta industria erabilerak modelizatzeko erabiltzen da maiz, hiri erdigunera bertaratzeko jarduera horiek dituzten garraio kostuak kontuan hartuz. Horretarako, errenta lehiatsuen kurbak eratzen dira, erdigunerako distantzia eta eragileak distantzia horietarako ordaintzeko prest dagoen errenta lotuz: eredu sinpleenean, erabileren arteko muga bi kurbak berdintzen diren puntuan izango da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, bid rent theory; gaztelaniaz, teoría de la renta competitiva.

202 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.