Errenta erabilgarria


KategoriakEkonomia

Familiei dagokienean, errenta erabilgarria familiek kontsumitu edo aurrezteko erabil dezaketen errentaren zatia da, errenta totalari zergak eta gizarte segurantzako kotizazioak kenduz eta jasotako transferentziak gehituz. Maila makroekonomikoan berriz, errenta erabilgarria kontsumorako eta aurrezkirako gertatzen den NPG Nazio Produktu Gordinaren zatia da, enpresen aurrezkia eta amortizazioak kenduz eta estatuaren transferentziak gehituz.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, renta disponible.

145 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.