Hezkuntza estandarrak hezkuntza sistemak eduki, konpetentzia, trebetasun eta eduki gisa ezartzen dituen helburuen multzoa da, irakasgai, kurto edo ziklo bakoitzeko ikasle guztientzat orokorrean, eskolak bermatu bhear dituenak. Labur…
Errendimendu akademikoa ikasle batek bere ebaluaziorako arau gisa ezarri den maila estandar bati buruz lortzen duen konpetentzia- eta ezagutza-maila da. Horretarako, behaketa- eta neurketa-tresna estandarrak baliatzen ditu, ikasle guztiei aplikaturik,baldintza berberetan. Horretarako, errendimendu akademikoa, oro har, amaierako proba objektibo batez zehazten da, puntuazio bat jasoz, baino ikasleen abiapuntua, trebetasun propioak, inguruabar pertsonalak edo egindako ahalegina kontuan hartu gabe. Objektibotasun hori oinarri hartuta, errendimendu akademikoa ikasleak gai eta ez-gai gisa sailkatzeko erabiltzen da; horretaz gainera, kategoria zenbait bereizten dira gai direnen artean, nahikotik bikaintasuneraino. Errendimenduak, modu murriztaile horretan ulertuta, errendimendu edo produktibitate ekonomikoaren ideia ekartzen du gogora, helburu kuantitatibo zurrun gisa, eta eskola fabrika gisa ulertuz, ikasle bakoitzaren beharrizan indibidualetatik eta gizarte osoaren behar kolektiboetatik ere urrun.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.