Errekuntzako motorra erregai bat errez sortutako beroa energia mekaniko bihurtzen duen motorra da. Sailkapen oinarrizko baten arabera, badira barne-errekuntzako motorrak, non errekuntza gailuan bertan gertatzen den, eta kanpo-errekuntzako motorrak, non errekuntza gailutik kanpo gertatzen den. Errekuntzako motorra Industria Iraultza bultzatu zuen gailu garrantsitsuena izan zen, lurrun makinaren bitartez lehenik, zeina kanpo-errekuntza motorra den, eta barne-errekuntzako motorren bitartez gero, garraiobideen zabalkuntza ekarri zutenak, petroliotik eratorritako erregaiak (gasoila, gasolina, ...) automobil eta hegazkinen bitartez. Erregai horien errekuntzak sorrarazitako isuri masiboek eragindako berotze globalari aurre egiteko, errekuntzako motorrak motor elektrikoekin ordezteko premia sortu da XXI. mendearen hasieratik.
Itzulpenak: gaztelaniaz, motor de combustión.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Bilatzailea (bilaketa-motorra, bilaketa-tresna)Bilatzailea, bilaketa-motorra edo bilaketa-tresna dokumentu, datu-base, sistema informatiko edo webgune batean eta orokorrean Internet-en erabiltzaileak bilatzen dituen informazioa eta datuak barnehartzen dituzten testua, fitxategiak, web-orriak edo erregistroak zerrendatzeko…
Ekintza motorraPsikologian, ekintza motorra (*ekintza motorea) edo akzio motorra, subjektu batek helburu jakin batez muigmendua eragiteko prozesua osoa, helburu hori burmuinean aktibatzen den unetik mugimendua gauzatu arte. Beste hizkuntzetan:…
Watt-en lurrun-makinaWatt-en lurrun-makina James Watt ingeniari ingelesak (1736-1919) diseinatu eta garaturiko lurrun-makina izan zen. Lehen lurrun-makina izan ez bazen ere, aurreko lurrun-makinen aldean abantaila zenbait zituen, hala nola lurrunaren…