Erreketeak


KategoriakHistoria

Erreketeak (gaztelaniaz, los Requetés) tropa paramilitar edo miliziano karlistak ziren, Bigarren Errepublikan sortutakoak eta Espainiako Gerra Zibilean Francoren alde egin eta borrokaldi batzuetan nabarmendu zirenak, bereziki Hego Euskal Herrian. Erreketea (gaztelaniaz, el Requeté), singularrean, tropa guztiak biltzen zituen erakundea zen. Jainkoa, Aberria eta Erregea lelo karlistapean eta txapel gorri tradizionala jantzirik, guztira 60.000 gudari inguru bildu ziren 67 errekete-tertzio izeneko unitate militarretan. Espainia osoko boluntarioekin osatu ziren tertzio karlistak, baina errekete-tertzio gehien Nafarroan, Araban, Aragoin eta Gaztelan eratu ziren, gehenbat tradizionalistak ziren eremuetan hain zuzen. Gehienak nekazariak ziren, klase apalekoak, haien artean goi mailako familia tradizionalen gazteak ere nabarmentzen baziren ere. Karlismoaren ideologiarekin guztiz konprometituak, monarkikoak ziren eta oso erlijiosoak, eta beraz printzipioz gerora nagusituko zen frankismoarekin ez oso konprometituak. Horren jakitun, 1937 urtean Francisco Francok dekretu bidez integratu zituen Erreketeak Falange Española talde faxistaren baitan, gorabeherekin bada ere. Francisco Francok Juan Carlos I.a haren ondorengo izendatuta, buruzagi karlistak horren aurka azaldu ziren jarrerak frankismoaren eta karlismoaren arteko haustura ekarri zuen azkenean.

258 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.